XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARANTZA.

Arotza

Arantza nafar-uria ikustatzeko Igantzi-ko Bentan uzten degu erregebidea, eta etengabeko aldapan gora zazpi kilometro zearka-mearka igaroz gero, erri-bildu ortara dijoan bidea utzi ta bestea artuko degu, lengoa beziñ biurria, eldu-asmo genduen erriko enparantzara zuzenean garamazkiña.

Arantza erri bakarti eta bazter-samarra da, eta zer oietxeri esker, iñolaz ere, zor die bere bereiztasunen irautea, bere izaera ain nabarmen da oso bestelakoa.

Enparantza, beure Errikoetxe arkupedun arruntekin, mendi-giro paketsuz inguraturik dakusgu, gu geienbat bizi geran mundu eziñegon eta zaratatsu ontatik ain ezberdiña izanik, guretzat benetan atsegingarri.